Ver foto de la jornada

Norentzat da?

Tailer hau zuretzat bereziki diseinatuta dago baldin eta:

  • Microsoft 365 tresnak erabiltzen berria bazara.
  • OneDrive, Teams, Outlook eta Edge nabigatzailetik erabiltzen ikasi nahi baduzu.
  • Fitxategiak hodeian modu eraginkorrean gorde, partekatu eta kudeatu behar badituzu.
  • Ingurune digitalean komunikazioa eta lankidetza hobetzea interesatzen bazaizu.

Zeintzuk dira tailerraren helburuak?

Tailerra amaitzean, gai izango zara:

  • OneDrive erabiltzeko zure fitxategiak hodeian gordetzeko, partekatzeko eta antolatzeko.
  • Teamsekin besteekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko.
  • Zure posta elektronikoa eta egutegia Outlook-ekin kudeatzeko.
  • Edge-rekin Interneten modu seguru eta eraginkorrean nabigatzeko.

Gogoratu tailer hau tresna hauek nabigatzailearen bidez erabiltzera bideratuta dagoela, eta horrek Interneterako konexioa duen edozein gailutatik atzitzeko aukera emango dizu. Ez galdu zure gaitasun digitalak hobetzeko aukera!

Hizlaria

Iñaki Sayar. Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoko ETEak bizkortzeko bulegoaren teknikaria

Edukiak

Tailerraren Egitura

1. Ongietorria eta helburuak

Helburuak:

  • Microsoft tresnak erabiltzea (OneDrive, Teams, Outlook eta Edge).
  • Fitxategiak gordetzea, partekatzea etabilera-erremintak erabiltzea nabigatzailetik.

2. OneDrive-ren aurkezpena 

Zer da OneDrive?

  • Hodeiko biltegiratze kontzeptua etaabantailak.

Oinarrizko erabilera nabigatzailetik:

  • Fitxategiak igo eta karpetak antolatzea.
  • Fitxategiak partekatzea eta baimenak kontrolatzea (irakurketa eta edizio).

Ariketa praktikoa:

  •    Fitxategi bat igo OneDrive-ra eta lagun bati partekatu.
  •    Fitxategiak antolatu karpetetan.

3. Edge-ren aurkezpena 

  • Zer da Edge eta zergatik erabili?

Oinarrizko funtzioak:

  • Kontuarekin konektatzea eta sinkronizatzea.
  • Gogokoenak (favoritoak) sortzea eta antolatzea:
  1. Webgune bat gogokoetan gehitu.
  2. Karpeta berriak sortu eta gogokoak antolatu.

Leiho-jauziak baimentzea:

  • Nabigatzailearen ezarpenak konfiguratu.

Ariketa praktikoa:

  • Erabiltzaileek webgune bat gogokoetan gehitu eta sinkronizazioa aktibatu.
  • Leiho-jauziak baimendu webgune zehatz batean.

4. Teams-en aurkezpena eta Outlook-ekin integrazioa 

Teams bidez komunikazioa eta lankidetza:

  • Kanalak eta taldeak sortzea.
  • Fitxategiak partekatzea OneDrive bidez.

Bilerak Teams bidez (Outlook integrazioa):

Bilerak sortu Outlook-en bidez:

  • Teams bilera bat sortzea eta gonbidapenak bidaltzea.
  • Gonbidapenak onartzea edo ezeztatzea.

Bileretan Teams-en bidez:

  • Pantaila, leiho edo mahaigaina partekatzea.

Ariketa praktikoa:

  • Outlook bidez Teams bilera bat sortu eta talde bati gonbidapena bidali.
  • Bileran parte hartu eta pantaila edo mahaigaina partekatu.

5. Outlook-en oinarrizko erabilera 

Outlook nabigatzailetik erabiltzea:

  • Postael ektronikoa bidali eta erantzun.

Egutegia eta bilerak:

  • Teams bilera bat sortu eta gonbidapenak kudeatu.
  • Gonbidapenak onartu, ezeztatu edo erantzun.

Ariketa praktikoa:

  • Teams bidezko bilera bat sortu Outlook egutegitik.
  •  Gonbidapenak onartu edo ezeztatu.

6. Galderak, praktika onak eta amaiera

  • Ohiko galderak eta zalantzak argitzea.

Praktikao nak:

  • Sinkronizazioari buruzko aholkuak Edge-n.
  • Erabilera etikoa Teams eta Outlook-en (gonbidapenak, mezuak, jakinarazpenak).
  • Baliabide osagarriak eta laburpena.

Materiala eta baliabideak

  1. Ordenagailuak eta Internet konexioa.
  2. Microsoft kontu pertsonalak.
  3. Nabigatzaile gisa Edge erabiltzea gomendatua.

Espero den emaitza

  1. Tailerra amaitzean, parte-hartzaileek gai izango dira:
  2. OneDrive-ra fitxategiak igo, partekatu eta antolatu.
  3. Teams bidez komunikatu eta fitxategiak partekatu.
  4. Teams bilerak sortu eta kudeatu Outlook-en bidez.
  5. Edge erabiliz gogokoak antolatu eta sinkronizatu.
  6. Pantaila edo leihoak partekatu Teams-en bileren bidez.

Garapena

  • Modalitatea: Presentziala. KZGunea – Andoain.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Data: Asteazkena, 2025ko urtarrilaren 15a.
  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.

Matrikula

Doakoa. Aldez aurretik izena emanda.

Inskripzioak

TENGA EN CUENTA QUE ESTA JORNADA SE REALIZARÁ EXCLUSIVAMENTE EN MODO PRESENCIAL.

EL ENLACE A ZOOM SE ENVÍA SÓLO A EFECTOS DE REGISTRO Y NO PERMITIRÁ ACCEDER A LA JORNADA.

Las Oficinas Acelera pyme puestas en marcha en toda España por Red.es, entidad pública adscrita al Ministerio de Asuntos Económicos y Transformación Digital a través de la Secretaría de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial, cuentan en su segunda convocatoria 2022 con un presupuesto de 18.450.000 €, de los cuales Red.es aportará hasta el 80% del presupuesto subvencionable y las entidades beneficiarias el resto. Las actuaciones están financiadas con cargo al Programa Operativo Crecimiento Inteligente, Fondos Europeos de Desarrollo Regional (FEDER) del periodo de programación 2021-2027 .

X